XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau, eragozpentzat jo bazen ere test teoria trebetasun bakoitza aparte neurtu behar zelakoa zenean, orain hizkuntza komunikatiboki erabiltzen denean gertatzen dena isladatzeko pentsatua dago eta berriz berriro onartua.

Hizkuntz trebetasun desberdinak ukitu eta gainera bertsio zuzen bakar bat izatearen abantaila dauka, zuzenketa azkar eta zehazki egin daitekeelarik.

Lekutze-testen multzoan sartzen irakasle eta ikaslearen arteko kontaktu pertsonalari ere leku egiten bait dio (ikus 12. orrialdea).

Lekutze-test gisa erabiltzeko diktaketarako testu egokiak hizkuntza mintzatuaren bertsio idatziak izaten dira, adibidez elkarrizketak, hitzaldiak edo iragarkiak (Edozein testu dikta daiteke noski baina zenbat eta hizkuntzaren forma idatziaren ezaugarri gehiago eduki orduan eta gutxiago adieraziko du prozesu mentala eta hizketaren arteko erlazioa, eta hau litzateke bere funtsa).

Behar adina prestatu ondoren testua hitz-multzotan zatitu behar da eta hobe da multzo hauek zentzu bat badute (normalean sei-hamar hitzen sekuentzia bat edo esaldi labur oso bat).

Esaldietako multzoek ez lukete bost hitz baino gutxiago eduki behar normalean, bestela hizketaren jario naturala okertuko litzateke informazioa badaezpadakoa izango litzateke eta azenturik gabeko bokaleei balio handiegia emango litzaieke gainera.

Ikasleentzat ez da lagungarria hitzez hitz diktatzea; prozedura honek, izan ere, testa baliogabetu egiten du.

Testa emateko modu desberdinak daude osorik edo atalka dauden irakurgaien kopuruaren eta denboraren arabera.

Prozedura standard on bat honako hau izango litzateke (Alexander 1974:155-tik egokitua): Testua hiru aldiz irakurriko dut.

Lehenengo aldian arretaz entzun besterik gabe.

Bigarren aldian, mantsoago irakurriko dut eta pausaldiak egingo ditut askotan, idatz dezazuen.

Hirugarrenean osorik irakurriko dut berriro idatzi duzuena froga dezazuen.

Gero, minutu-pare bat izango dituzue azkenean, zuen lana irakurri eta, nahi baduzue, zuzentzeko.

Orain entzun lehenengo aldiz.

Ez ezer idatzi.

Entzun besterik gabe.

(Orain testua osorik irakurri bertan adierazitako pausaldirik egin gabe).